XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

Erreakzioen bizkortasuna

1. Burdin karraskautsak burdinazko pieza handiak baino bizkorrago herdoiltzen dira. Zergatik?

2. Azido klorhidrikoak zinka oso astiro erasotzea lortu nahi badugu, zer prozedura erabili beharko dugu?

3. Normalean, laborategian erabiltzen diren erreaktibo solidoak, disolbatzaileren batean disolbaturik erabiltzen dira, horrela beraien erreakzio-abiadura handitzeko.

Zure ustez, zergatik egin behar da hori?

4. Zer da, zure ustez, erreakzio-abiadura?

Erreakzio kimikoen lege klasikoak

5. Zure ustez, gertatzen al da erreakzio kimiko baten ostean parte hartzen duten substantzien bolumenaren emendioa? Eta masarena? Arrazoitu erantzuna.

6. 1 g merkurio (II) oxidoa berotuz, =hGo=, deskonposatzen badugu, eta 0,93 g merkurio lortzen badugu, zein da aldi berean ekoiztu den oxigenoaren masa?

Zein legetan oinarritzen da buruturiko kalkulua?

7. Magnesio oxidoaren, =mGo=, eraketako erreakzioan, 2,43 g magnesio eta 1,6 g oxigeno konbinatzen dira.

Zenbat gramo oxigenok erreakzionatuko dute 7,29 g magnesiorekin?

Zein legetan oinarritu dituzu kalkuluak?

8. Sodio kloruroaren sintesian 2,30 gramo sodiok 3,55 g klororekin erreakzionatzen dute.

Horretara, bada, 1,53 g sodio eta 4,73 g kloro nahasten baditugu, bietako zein erreaktibo geratuko da guztiz erreakzionatu gabe?

9. Lavoisierren masaren kontserbazioaren legean eta Proust-en proportzio finkoen legean oinarriturik, John Daltonek bere teoria atomikoa enuntziatu zuen.

Zergatik esan dezakegu lege hori Kimika modernoaren abiapuntua dela?

Ekuazio kimikoetan masekin eginiko kalkuluak

10. Ondoko ekuazioa emanik:

=cAc=Oampsub3; + =nAc=l -- Nasub2COampsub3; + =cAc=lsub2

a) Doi ezazu.

b) Zenbat gramo Nasub2COampsub3; presta daitezke 200 g =cAc=Oampsub3;- tik abiaturik?

c) Zenbat gramo =nAc=l behar izango dira prozesu hori burutzeko?

11. Hidrogenoak, Hsub2, oxigenoarekin, Osub2, erreakzionatzen du, ura eratuz, Hsub2O.

a) Idatzi eta doitu ekuazioa.

b) Kalkula ezazu zenbat gramo ur lor daitezkeen, 2,5 9 hidrogenok behar adina oxigenorekin erreakzionatzean.

c) Zenbat gramo oxigeno behar dira 10 9 ur lortzeko, behar adina hidrogenorekin erreakzionatuz?

12. Magnesioak eta sufreak elkarrekin erreakzionatu dute, magnesia sulfuroa eratuz. Zenbat gramo magnesiak erreakzionatu dute 10 g sufrerekin?

13. Karbono monoxidoak, CO, oxigenoarekin erreakzionatu du, O2. karbono dioxidoa eratuz, CO2. Kalkula ezazu:

a) 320 g oxigenorekin erreakzionatuko duen karbono monoxidoaren gramo-kantitatea.

b) Aldi berean eratuko den karbono dioxidoaren gramo-kantitatea.

14. Kloroak, Clsub2, eta kromo tribromuroak, CrBrampsub3;, elkarrekin erreakzionatzean, bromoa, Brsub2, eta kromo trikloruroa, CrClampsub3;, eratu dira.

Zenbat gramo kloro behar dira, 60 g kromo tribromurorekin guztiz erreakzionatzeko?

Ekuazio kimikoetan bolumenekin eginiko kalkuluak

15. Metanoa, CHampsub4;, erre egin da oxigenoaz, Osub2, karbono dioxidoa eta ura eratuz. Kalkula ezazu:

a) 25 g metano guztiz erretzeko erabili behar den oxigeno gasaren bolumena, baldintza normaletan neurturik.

b) 3 L metano, baldintza normaletan neurturik, erabat erretzean lortuko litzatekeen karbono dioxidoaren gramo-kantitatea.

16. Berotzean, potasio kloratoa, KClOampsub3;, deskonposatu egiten da eta potasio kloruroa, KCl, eta oxigenoa, Osub2, eman.

Zenbat litro oxigeno ekoiztuko dira, baldintza normaletan neurturik, 100 g potasio kloratoren deskonposizioan?

17. Hidrogeno sulfuroak, Hsub2S, oxigenoarekin, Osub2, erreakzionatzen du, sufre dioxidoa, SOsub2, eta ura eratuz.

Prozedura honen bidez 1,65 L sufre dioxido gasa lortu nahi baditugu, baldintza normaletan, zenbat litro oxigeno gas erabili beharko ditugu, baldintza normaletan neurturik?